Gizartea -
Familiaren arabera
Gasteizko istiluetan zauritutako gazteak hobera egin du nabarmen
19 urteko mutilak buruko traumatismoa izan zuen Ertzaintzarengandik ihesean ari zela. Kolpearen ondorioz, Santiago Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten.
Erredakzioa
Joseba Nafarrate Gasteizen zauritutako gaztearen aitak Gara egunkariari adierazi dionez, Xuban Nafarrateren osasunak hobera egin du nabarmen azken orduetan; pazientea esna dago eta baliteke ebakuntza egiteko beharrik ez izatea.
Aitak ostegunean azaldu zuen Juan XIII kaleko istiluetan izandako bi lekukok baieztatu egin zuten Xubanek buruan pilotakada jaso zuela.
Antza denez, Gasteizen greba orokorraren harian izandako istiluetan parte hartu zuen Nafarretek. Ertzaintzarengandik ihesean zihoaka buruan traumatismoa izan zuen eta Santiago Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitatean ingresatu zuten.
EAk azalpenak eskatu dituEusko Alkartasunak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Legebiltzarrean agerrialdia egin eta Ertzaintzak Gasteizen egindakoen inguruko azalpenak ematea eskatu du.
Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak babesa agertu dio zauritutakoaren familiari. Agirrezabalaren hitzetan, "nahiz eta Herrizaingo Sailak erantzukizunik hartu ez, sailburuak azalpenak eman beharko lituzke".