Gizartea -

Trafiko-istripua

Motorzale bat hil da N-1 errepidean, Villabonan

Ezbeharra 16:00etan gertatu da, udalerri gipuzkoarrean, eta motorrak furgoneta baten aurka talka egin duela adierazi dute lekuko batzuk, baina Ertzaintza iritsi denean bertan ez zegoen furgonetarik.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizonezko motorzale bat hil da gaur, 16:00ak aldera, N-1 errepidean, Gasteizko norantzan, Villabonan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lekuko batzuk adierazi dute motorzaleak furgoneta baten aurka talka egin duela, baina Ertzaintza bertaratu denerako, bertan ez zegoen furgonetarik, eta gertatutakoa ikertzen ari da.

Ezbeharraren ondorioz autobideko errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gipuzkoako albisteak EAE Gizartea Albisteak Gaur Villabona albisteak Gaurko azken orduko albistea