Gizartea -

Alacanten

Zazpi urteko zigorra, neskalaguna amaren aurrean sastatzeagatik

Zehatz-mehatz, bost urteko kartzela-zigorra jarri diote bikotekidea hiltzen saiatzeagatik eta sei hilabete tratu txarrengatik. Beste bi urteko zigorra ere jarri diote amari egindako zauriengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bati zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote bikotekideari urdaiazpiko-aizto batekin eraso egin zauri larriak eragiteagatik. Erasoa atxilotutakoaren amaren aurrean gertatu zen eta erasotzaileak 30 zentimetroko aiztoa erabili zuen. Amak zauriak izan zituen eskuan eta besoan erasoa saihesten saiatu zenean.

Alacanteko Auzitegiko epaiaren arabera, Jose Javier G.A., San Vicente del Raspeig udalerriko bizilagunak, adimen-atzeratasun arina du eta arazoak ditu bere buruaren eta jabegoen ardura izateko.

Ahozko saioan, gizonak gertatutakoa onartu zuen. Zehatz-mehatz bost urteko kartzela-zigorra jarri diote bikotekidea hiltzen saiatzeagatik eta sei hilabete tratu txarrengatik. Beste bi urteko zigorra ere jarri diote amari egindako zauriengatik.

Atxilotuak eta biktimak Interneten ezagutu zuten elkar, 2009ko irailean, erasoa gertatu baino sei hilabete arinago. Harremana hasi zuten eta 2011ko urtarrilean emakumezkoa gizonezkoaren etxera joan zen bizitzera.

Bi hilabete geroago, martxoaren 12an, biak etxean zeuden eta eztabaidan hasi ziren. Gizonak emakumeari eraso egin zion biktima aterantza joan eta joateko asmoa agertu zuenean.

Amak aiztoa kendu zion

Ama erasotzailearen eta biltimaren artean jarri zen aiztoa kentzeko eta zauriak izan zituen eskuan eta besoan. Hala ere, semeari aiztoa kentzea eta armaitu baten azpira botatzea lortu zuen. Dena den, gizonezkoak muturrekoa eman zion bikotekideari etxetik atera baino lehen.

Kartzela zigorrarekin batera, erasotzaileak ezin izango du bikotekidearengana 300 metro baino gutxira hurbildu hurrengo 12 urteetan, ezta bere amarengana ere, hurrengo bost urteetan. Bikotekideari 122.760 euro eman beharko dizkio kalte-ordainetan eta Valentziako Osasun Sailari 6.595 euro ordaindu beharko dizkio bi emakumeen zauriak sendatzeak sortutako gastuei aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea