Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat zauritu da GI-636 errepidean, Lezon, auto eta kamioi baten arteko istripuan

Istripua 09:00ak aldera gertatu da, Errenteriarako noranzkoan. Ondorioz errepidea moztuta egon da bi noranzkoetan, eta trafikoa Gaintxurizketatik eta Lanbarren industrialdetik bideratu dute. Dagoeneko ireki dute bidea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lezon, GI-636 errepidea moztu dute kamioi batek eta auto batek ezbeharra izan ondoren. Auto-gidaria ospitalera eraman behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 09:00ak aldera gertatu da, Errenteriarako noranzkoan, bi ibilgailuek talka egin dutenean. Autoaren gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera eta gero, Donostia Ospitalera eraman dute.

GI-636 errepidea bi noranzkoetan moztu dute, eta trafikoa Gaintxurizketatik eta Lanbarren industrialdetik bideratu dute. Dagoeneko zabalik dago errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Errenteria argazkiak Eguneko albisteak Lezo albisteak