Gizartea -

Alacant

20 urteko kartzela zigorra, mutil-laguna hiltzeagatik

Biktimak lotuta hartu zuen lo, joko sexual batzuk egin eta gero, eta akusatuak labankada bat eman zion, orduan, bihotzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alacant20 urteko kartzela zigorra, mutil-laguna hiltzeagatikBiktimak lotuta hartu zuen lo, joko sexual batzuk egin eta gero, eta akusatuak labankada bat eman zion, orduan, bihotzean.Alacanteko Probintzia Auzitegiak 20 urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, mutil-laguna labankada batzuk jota hiltzeagatik; 270.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio, gainera, biktimaren familiari.

2010eko uztailaren 3ko goizaldean izan zen gertakaria. Akusatuak eta biktimak alkohola eta kokaina kontsumitu zuten gau hartan eta, gero, Xabian zuten etxebizitzara joan ziren. Bertan, harreman sexualak izan zituzten eta akusatuak bikotekidearen eskuak lotu zituen.

Biktimak lo hartu zuenean, lotuta eta begiak estalita zegoela, akusatuak sukaldetik labana bat hartu eta labankada bat eman zion bihotzean eta hamaika gehiago bizkarrean.

Auzipetua San Antonioko lurmuturrera joan zen, itsasora salto eginez bere buruaz beste egiteko asmoz. Hala ere, 09:30 aldera lagun bati deitu zion gertatutakoa kontatzeko eta honek Guardia Zibila abisatu zuen. Berehala atxilotu zuten gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea