Gizartea -

Immatrikulazioak

Elizak 74 higiezin itzuliko ditu Nafarroan, eta 8 Euskadin

Ondasun horietako gehienak elizak, ermitak, etxebizitzak eta lursailak dira. Estatu osoan, 1.000 inguru itzuliko ditu Elizak.

Pedro Sanchez eta Juan Jose Omella kardinala. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Juan Jose Omella kardinala. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Juan Jose Omella kardinala. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Elizak aitortu egin du bereak ez diren 1.000 ondasun ingururen jabea dela, eta higiezin horiek itzultzeko prozesua abiatzea adostu du Gobernuarekin.

Ondasun horiek bidegabe bereganatu zituen Elizak 1998 eta 2015 urteen artean, Jose Maria Aznarren Gobernuak egindako lege bati esker.

Espainiako gotzainek astelehen honetan publikatu duten zerrendaren arabera, Elizak 74 higiezin itzuliko ditu Nafarroan, eta 9 Euskal Autonomia Erkidegoan.

Nafarroan, batez ere elizak, ermitak, etxebizitzak eta lursailak itzuliko dituzte, besteak beste Iturenen, Donezteben, Agoitzen, Izaban eta Erronkarin.

Kasu aipagarriena Eslaba da, bertan 30 ondasun inguru itzuliko dituztelako, horien artean mahastiak, olibadiak eta laborantzarako lursailak.

Bitxikeri gisa, Galdurozen, "erortzeko zorian" dagoen etxebizitza bat bueltatuko dute.

Euskadin, aldiz, Araban daude Elizak bidegabe bereganatu dituela aitortu dituen ondasun gehienak: etxebizitza bat eta bi eraikin Gasteizen, lursail bat Langraiz Okan, bi lursail Armiñonen eta komentu bat Dulantzin.

Gainera, Leioan (Bizkaia) lursail bat entregatuko du Elizak.

Nafarroako Gobernuak egindako ikerketa baten arabera, Elizak 3.000 higiezin jarri ditu bere izenean
Nafarroako Gobernuak egindako ikerketa baten arabera, Elizak 3.000 higiezin jarri ditu bere izenean
Nafarroako Gobernuak egindako ikerketa baten arabera, Elizak 3.000 higiezin jarri ditu bere izenean

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur