Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro egonkorra eta hodeiak arratsaldetik aurrera bueltan, EAEn

Euskalmetek iragarri duenez, asteburuaren hasiera lasaia izango da. Hodeiak larunbat arratsaldetik izango izango dugu bueltan eta euria igandean itzuliko da.

Hodeiak bueltan izango ditugu larunbat arratsaldean. Argazkia: Jose Luis Cazallas / Galdakao
Hodeiak bueltan izango ditugu larunbat arratsaldean. Argazkia: Jose Luis Cazallas / Galdakao
Hodeiak bueltan izango ditugu larunbat arratsaldean. Argazkia: Jose Luis Cazallas / Galdakao

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburua giro atseginarekin datorkigu baina orduak aurrera egin ahala hodeiak ugarituz joango dira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Larunbat goizeko zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Arratsaldean aldiz, erdi mailako hodei eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira zeruan. Tenperatura maximoak kostaldean 16-17º-ren bueltan geratuko dira eta 19º ingurukoak izango dira barnealdean.

Igandean haizea iparraldetik ibiliko da hodei asko piltatuko da kantaurialdean; euri apur bat egin dezake hor. Gainontzeko tokietan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta ateri eutsiko dio. Tenperatura maximoak 15-17º bitartean ibiliko dira lurralde osoan.

Astelehenean giro aldakorra eta nahasia espero dugu. Ezegonkortasuna lurralde osora hedatuko da eta horrela zaparrada eta ekaitzak jotzeko aukera handia izango da edonon, egunaren bigarren partean bereziki. Iparraldeko haizeak ahul-bizi joko du eta tenperaturan aldaketa handirik ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea