Gizartea -

Koronabirusa

LABI ostegunean edo ostiralean bildu liteke murrizketekin zer egin erabakitzeko

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du pandemiaren bilakaera aldatzen ari dela, baina, hala ere, zuhurtzia eskatu du, kutsatze asko ematen ari direlako, ospitaleetan presioa altua delako eta azken astean 200 bat pertsona hil direlako.

LABI instituzionalak egindako bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE
LABI instituzionalak egindako bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE
LABI instituzionalak egindako bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean egindako agerraldian Gotzone Sagardui sailburuak datarik zehaztu ez badu ere, litekeena da Iñigo Urkulluk zuzentzen duen LABI instituzionala ostegun edo ostiral honetan biltzea, egoera epidemiologikoa aztertzeko eta egun indarrean dauden murrizketekin zer egin erabakitzeko.

LABIren azken bilera joan den abenduaren 28an izan zen, eta bertan ostalaritza 01:00etan ixtea erabaki zuten. Gainera, establezimendu guztietarako % 60ko gehieneko edukiera orokorra finkatu zuten, gehienez 10 pertsonako taldeekin, eta barran kontsumitzeko debekua berreskuratuta. Neurri horiek abenduaren 29an sartu ziren indarrean, eta datorren ostiralera arte egongo dira indarrean, urtarrilaren 28ra arte.

Urtarrilaren 31n amaituko den "covid-pasaportea" delakoaren eskakizun-aldia luzatzeko aukerari dagokionez, Sagarduik esan du luzapena eskatu behar bazaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari, beste batzuetan egin den bezala, "garaiz" egingo dela.

Zuhurtzia, joera aldaketaren aurrean

Bestalde, Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 4.289,56tik 3.993,57ra jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hala ere,  5.412 positibo berri atzeman dituzte 13.507 proba diagnostiko (7.695 igandean) egin ostean, eta joan den igandean zenbatutako 3.223 positiboen gainetik. Bestalde, R0 indizeak eta tasen arrazoiak, 1etik behera egon arren, gora egiten jarraitzen dute.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitaleetako presioa altu mantentzen da, baina behera egin du azken orduetan, ZIUetan 106 pertsona baitaude (112 igande honetan) eta 684 gela arruntetan (730 atzoko azken buletinaren arabera).

Datu horien aurrean, Sagarduik adierazi du Euskadi "joera aldaketa" egoeran dagoela, baina zuhurtziaz jokatzeko deia egin du, "aurreikuspenak eta konparazioak gorabehera, Euskadi jaitsiera motelean dagoelako" eta "kutsatze asko izaten jarraitzen duelako".

"Gaur egun, berriz ere, 5.000 positibo berri baino gehiago atzeman ditugu. Pertsona asko ditugu ospitaleetan, 790 inguru geletako okupazioa eta ZIUetakoak batuz gero, eta heriotza asko, azken astean 200 pertsona inguru hil dira koronabirusaren ondorioz", ohartarazi du.

Ebakuntzak egiten hasi dira berriro

Bestalde, Sagarduik jakinarazi du Osakidetzan ohiko ebakuntzak egiten hasi direla berriro goizeko txandan, joan den abendutik zerbitzu hori etenda egon ostean.

Osakidetzako "zenbait ospitale nagusik" goizeko "jarduera kirurgikoaren % 80-100 inguru" berreskuratu dute. Halaber, operazioei arratsaldez berriro ekitea espero du, covid-aren pandemiaren "bilakaera onak" jarraitzen badu.

Osasun sailburuaren arabera, horretarako arrazoi nagusiak bi izan dira: batetik, Gabonetako oporren ostean langileak lanera itzuli direlako eta, ondorioz, langile gehiago dago ebakuntza-geletarako. Eta bestetik, pandemiaren joera aldatzen ari delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak LABI Osasun larrialdia Covid pasaportea