Gizartea -

Eliza katolikoa

Immatrikulatutako ondasunik itzuli behar ez dutela uste dute Bilbo, Donostia eta Gasteizko apezpikutzek

Hala ere, Gasteizko Elizbarrutiak uste du zalantzak daudela erregularizatutako zortzi ondasunen inguruan.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako artxiboko irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako artxiboko irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako artxiboko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo, Donostia eta Gasteizko apezpikutzen arabera, elizbarrutiek ez diote Estatuari itzuli behar immatrikulatutako ondasunik (erregistraturik ez zeuden eta aurrenekoz Eliza Katolikoak inskribatu zituen ondasunak). Hala ere, Gasteizko Elizbarrutiak uste du zalantzak daudela erregularizatutako zortzi ondasunen inguruan.

1998tik 2015era Elizak immatrikulatutako 1.000 bat ondasunen zerrenda zabaldu zuen atzo Gotzainen Biltzarrak. Arrazoi ezberdinengatik jabetza egiaztatzerik izan ez eta Estatuari bueltatzeko aukera onartu du Espainiako Elizak, Gobernuaren eta erakunde erlijiosoaren artean adostutako akordioaren arabera.

Hipoteka legearen 206. artikuluko bide berezia baliatuz 17 urte horietan ia 35.000 ondasun immatrikulatu zituzten elizbarrutiek. Beraz, zerrendan agertzen direnak % 3 baino gutxiago dira.

Euskadin, Bilboko Elizbarrutiak adierazi du ez diola Estatuari immatrikulatutako ondasunik itzuli behar. Zerrendan balizko susmagarri bezala agertzen diren 33 ondasunen artean, bakarrik 19 immatrikulatu zituzten ikertutako epe horretan, eta "prozesuak legez eta berme guztiekin egin ziren".

Gainerako 14 ondasunei dagokionez, bederatzi 1998 baino lehen egindako immatrikulazioak dira; beraz, "ez lirateke zerrendan agertu behar". Barakaldon dauden parrokia-lursail batzuk dira, baita Bilboko San Ignazio auzoko eliza eta etxebizitza bat ere.

Beste hirurak salerosketak eta jaraunspenak dira, "ez dira immatrikulazioak"; beste bat Sopuertan dagoen lursail bat da, lehen tenplu bat zegoen bertan eta "dagoeneko salduta" dago; eta azkena Leioako lursail beste bat da, klaretar misiolariena, ez elizbarrutiarena.

Eskoriatza, immatrikulazio gehien izan dituen herria
Eskoriatza, immatrikulazio gehien izan dituen herria
Eskoriatza, immatrikulazio gehien izan dituen herria

1:10

Bestalde, Euskadin 46 ondasunek identifikatzeko arazoak dituztela esan du Gasteizko Apezpikutzak. Horrela, zortzi erregularizatu beharko liratekeela erantsi du, horietako bat Bilbon eta gainerakoak Gasteizen.

Arazoa da ez dutela ondasun horien posta helbidea zehazten. "Gasteizko sei ondasunen inguruan txostenak dio sei etxebizitza direla, antza denez, Elizaren higiezinetan itsatsiak, eta zazpigarrena lursail bat da", azaldu dute Apezpikutzako iturriek.

Epe horretan, Gasteizko Elizbarrutiak 18 ondasun bereganatu zituen, tartean ermitak eta landetxeak. Gehienak, 16, administrazio batzordeen esku doan utzi zituzten, inolako liskarrik, eskaririk edo auzirik gabe.

Gasteizko Elizbarrutiak oraingoz ez dakienez Arabako hiriburuan immatrikulatutako zazpi ondasun horiek zeintzuk eta norenak diren, Gotzainen Biltzarrarekin harremanetan jarriko da informazio gehiago biltzeko.

Azkenik, Gipuzkoako bederatzi jabetza ageri dira zerrendan, Donostiako Apezpikutzako iturriek ziurtatu dutenez, baina "ongi egindako immatrikulazioak dira", eta, ondorioz, "zuzen erregistratu" zituzten epe horretan, jabetza demostratzeko "dokumentazio historiko nahikoarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Eliza Katolikoa albisteak