Gizartea -
Bidasoaldeko bizilaguna
Bidasoa ibaian gorpu bat aurkitu dute, indarkeria zantzurik gabe
Hildakoa jada identifikatua izan da. Bidasoaldeko bizilaguna da eta inork ez zuen desagerpenagatik salaketarik jarri.
Erredakzioa
Bidasoa ibaian gopru bat aurktiu dute, Irunen, indarkeria zantzurik gabe, Herrizaingo Sailak esan duenez,.
08.00ak aldera, pertsona batek Iruneko Dario Regoyos kale inguruan gorpu bat ikusi du Bidasoa ibaian ur gainean zegoela. Segituan, Ertzaintza eta Gurutze Gorriko zerbitzuak bertaratu dira.
Gorpua uretik atera dute eta Donostiako lege eta auzitegiko medikuntza zerbitzura eraman dute, autopsia egitera.
Hildakoa identifikatuta dago dagoeneko, Bidasoaldeko bizilaguna da eta inork ez zuen desagerpena salatu. Nola eta zergatik hil den ikertzen ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea