Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Eguraldiak okerrera egingo du nabarmen Aste Santuaren atarian

Euria astelehen arratsaldean bueltatuko da eta Aste Santu osoan haren eraginpean izango gara. Termometroek behera egingo dute nabarmen asteartetik aurrera.

Euria protagonista izango dugu aste hasieratik. EITB.
Euria protagonista izango dugu aste hasieratik.
Euria protagonista izango dugu aste hasieratik. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Aste Santuaren hasieran giro ezegonkorrra espero dugu. Astelehena urdingune zabalekin hasiko dugu. Egunaren bigarren zatian, aldiz, Penintsula barnealdetik bero-lainoak sartuko dira eta han-hemenka zaparradak bota ditzake eta trumoiak ere jo dezake, aukera handiagoarekin barnealdean eta mendi inguruetan. Haizea norabide finkorik gabe ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura igandeko balioekin alderatuz 2-3º altuagoa izango da.

Asteartean hodeiak eta euria nagusi. Euri gehiena goizean egingo du, ekialdean eta Pirinio aldean ugariago. Arratsaldean eta gauean atertuz joango da. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, maximoak 15º-ren bueltan geratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea