Gizartea -
Coruñan
Sute batek Fragas do Eume Natura-Parkeko 750 hektarea kiskali ditu
Larunbatean piztu den sute honen ondorioz, Teixeira herrixka eta Caaveiroko monasterioa hustu behar izan dute. Larrialdietarako Talde Militarrak 224 soldadu bidali ditu.
Erredakzioa
Mendiko 750 hektarea inguru kiskali dira larunbat honetan Fragas do Eume Natura-Parkean (Coruñan) piztutako sute baten ondorioz. Sugar handien eraginez, Teixeira herrixka eta Caaveiroko monasterioa hustu behar izan dute.
Sutea larunbat honetako 15:00ak inguru hasi zen eta ordu batzuk igaro ostean, 20 hektarea inguru kiskalita utzi zituen. Galiziako Xuntak lehen mailako sutea dela ezarri du.
Suteak Teixeira, O Cotor eta A Ribeira herrialdeak kaltetu ditu. Sugarrak itzaltzeko lanetan teknikari bat, mendiko lau agente, bost brigada, lau motoponpa, bost helikoptero eta lau hegazkin ari dira lanean. Gainera, Larrialdietarako Talde Militarrak 224 soldadu bidali ditu. Fragas do Eume Atlantikoko oihanaren altxor ekologikoetako bat da. Honen paisaiagatik eta landare aniztasunagatik babestutako esparrua izendatu dute eta urteko sasoi honetan turista kopuru handia hartu ohi du.