Gizartea -
Gastronomia-elkarte batean
Elkarte baten atearen aurka tiro egiteagatik atxilotu dute Urdazubin
Ez da inor zauritu eta ustezko erasotzailea atxilotua izan da dagoeneko. Guardia Zibilaren esku dago.
Erredakzioa
Gizonezko bat atxilotu dute Urdazubin, Nafarroan, eskopeta batekin elkarte baten atearen aurka tiro egiteagatik, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Goizaldeko ordu batean gertatu da erasoa eta ez da inor zauritu. Tiroak egin eta gizonezkoa etxera bueltatu da, inori ezer ez kontatu gabe.
Elizondoko polizia-etxeko agenteak etxebizitzara joan dira eta ohean aurkitu dute ustezko erasotzailea. Atxilotu eta Guardia Zibilaren esku gelditu da.
Furuzainak gertatutakoa ikertzen ari dira jada eta tiroak izan diren tokia miatzen ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea