Gizartea -

Errioxan

Arrasatear bat erreskatatu dute parapente istripu bat izan ostean

49 urteko gizonezkoak istripu bat izan du Lezako ibaiaren haranean (Errioxa) parapente egiten zebilela. Zauritua helikopteroz eraman dute Logroñoko San Pedro ospitalera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasateko 49 urteko auzokide bat erreskatatu dute Errioxako Leza ibaiaren haranean, larunbat arratsaldean parapente egiten zebilela, istripu bat izan ostean. SOS Errioxako Koordinazio Zentroak jakitera eman duenez, Errioxako Osasun Zerbitzuko hainbat kide, Guardia Zibila eta Errioxako Gobernuko zenbait baso-zaindariak mobilizatu dituzte.

Zaurituaren lagunek istripuaren berri eman zuten eta haiek ere eskainitako koordenatuei esker laster aurkitu dute gizonezkoa. Arrasateko auzokidea helikopteroz eraman dute Logroñoko San Pedro ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea