Gizartea -
Tren-istripuaren urteurrena
Uharte-Arakileko tren istripuko biktimak omendu dituzte
Duela 15 urteko gertaerak Nafarroako tren-istripurik garrantzitsuena izaten jarraitzen du. Antza denez, trenak 137 km/h abiadura zeraman 30km/h muga zegoen lekuan.
Erredakzioa
Larunbat honetan 15 urte bete dira Huarte-Arakilen tren istripua gertatu zenetik. Tragedia hartan 18 pertsona hil ziren eta beste 100 ospitalera eraman behar zituzten zauriak artatzeko. Eguerdian zenbait ekitaldi egin dituzte biktimen oroimenez, istripuaren lekuan egindako lore-eskaintza, esaterako.
Huarte-Arakileko gertaerak Nafarroako tragediarik latzena izaten jarraitzen du. Antza denez, trenak 137 km/h abiadura hartu zuen 30 km/h muga zegoen eremuan.
Ezbeharra gertatu zen arte, Nafarroako tren-istripuen historian gertaera batzuk baino ez zeuden, baina ia biktimarik gabekoak. Aurreko hiru hamarkadetan, adibidez, ez zen hildakorik egon. Estatistika 1997ko apirilaren 1ean aldatu zen.
Trena, bi zatitan banatutaMiguel de Unamuno trena trenbidetik atera zen Uharte-Arakilen, 19:42an. Hasieratik, istripuaren arrazoia gehiegizko abiadura izan zitekeela susmatu zuten. Trena bi zatitan banatu zen, bi bagoi irauli egin zirem eta beste bat trenbidean gurutzatuta geratu zen.
Trenean 248 bidaiari zihoazen guztira.