Gizartea -
M29
Kataluniako istiluetan atxilotutako 8 adingabeak aske gelditu dira
10 atxilotu Poliziaren esku daude oraindik, epailearen aurretik noiz pasako zain.
Erredakzioa
Katalunian greba orokor egunean atxilotu zituzten zortzi adingabeak aske gelditu dira, horietatik zazpi adingabeen fiskaltzak noiz deituko zain daude eta bestea kargurik gabe aske utzi dute.
Beste hamar lagun Poliziaren esku daude oraindik eta datozen ordueran epailearen aurretik pasa behar dute.
Poliziak emandako datuen arabera, denera 79 lagun atxilotu zituzten greba orokor egunean egon ziren istiluetan hiri-altzariak hausteagatik eta 300 edukiontzi erretzeagatik.
65 dagoeneko aske gelditu dira. Hauetatik, 37 epaileak noiz deituko zain daude; 15 karguekin, aske; bederatzi kargurik gabe eta lauri fidantzapeko askatasuna ezarri diete.
Lau lagun espetxean daude, horietatik 3 behin-behineko espetxealdi egoeran eta laugarrenak ezin izan du fidantza ordaindu.