Gizartea -

Lemoan atxilotu dute

Ertzaintzak Santutxuko ustezko hiltzailea atxilotu du

Ustezko erasotzailea iluntzean atxilotu dute Lemoan. Atzotik, Ertzaintza labankadaz hil zuten gizonezkoaren ustezko hiltzailearen bila zegoen.

Hilketa Santutxun: Gizon bat sastatu eta hil dute

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak atzo Bilboko Iturribide kaleko erasoaren ustezko egilea atxilotu du, Lemoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez.

Hilketa atzo gertatu zen, 20:00etan. Lehen ikerketen arabera, borroka bat izan zen, eta gizonezko batek hainbat labankada eman zizkion beste bati. Zaurien ondorioz, biktima, 43 urteko gizonezkoa, hil egin zen.

Ustezko erasotzailea 21.00etan atxilotu dute, Lemoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea