Gizartea -

Lan-ezbeharra

Langile bat hil da makina batek harrapatuta, Villabonan

Paperezko eta kartoizko bobinak orri bihurtzen dituen Industrial Borobil enpresan gertatu da ezbeharra.

Lan istripua izan den lekua. EITB
Lan istripua izan den lekua. EITB
Lan istripua izan den lekua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko langile bat hil da gaur Villabonako (Gipuzkoa) enpresa batean makina batek harrapatuta, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, ezbeharra Industrial Borobil enpresan gertatu da, paperezko eta kartoizko bobinak orri bihurtzeaz arduratzen den enpresan, 09:30 aldera.

LABek elkartasuna adierazi dio hildakoaren familiari eta aurten Euskal Herrian "gutxienez 11 langile" hil direla salatu du.

Hori dela eta, datozen orduotan egoera hori salatzeko erantzun bat antolatuko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea