Gizartea -

Gertakaria

Alfaroko auzotarraren gorpua aurkitu dute, Ebro ibaian

57 urteko gizonezkoa arrantza egitera atera zen atzo eta Nafarroako larrialdi zerbitzuei eman zieten abisua.

Bilaketa lanak Ebro ibaian, Nafarroa eta Errioxa artean. Argazkia: EITB
Bilaketa lanak Ebro ibaian, Nafarroa eta Errioxa artean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfaroko (Errioxa) 57 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute, 14:00 aldera,  Ebro ibaian, Nafarroa eta Errioxa artean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Nafarroako larrialdi-zerbitzuek atzo jaso zuten desagerpenaren berri eta Guardia Zibila eta Foruzaingoa elkarlanean ari ziren gizona aurkitzeko helburuarekin.

Gizonaren arropa, dokumentazioa eta kanaberak Alfaron zeudenez, han hasi ziren bilaketa-lanak.

Atzo gauean bilaketa-lanak bertan behera geratu ziren, baina gaur 07:30ean berriro hasi dira helikoptero baten eta urpekarien laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea