Gizartea -

Aurreko astetik

Elantxobeko balea usteltzen ari da eta kexu dira kiratsagatik

Herri osoan zehar zabaldu da usaina, izan ere, animalia herritik 300 metro eskasera dago. Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak ez dute balea kentzeko ardura bere gain hartu nahi.

Balea, Elantxoben. Argazkia: Hodei Madariaga
Balea, Elantxoben.
Balearen kiratsa jasangaitza bilakatu da elantxobetarrentzat

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astean Elantxobeko (Bizkaia) kostan hilik agertu zen balea usteltzen ari da eta kiratsa herri osoan zabaldu dela salatu dute.

Koldo Olagibel Elantxobeko alkateak ETBri azaldu dionez, balea herritik 300 metro eskasera dago eta kiratsa jasanezina da bai herritarrentzat bai turistentzat. Azken horiek, kiratsagatik Elantxobetik alde egiten dutela azpimarratu du alkateak.

Helburua balea handik kentzea omen da. Udala ate joka hasi da ea nork kenduko duen balea handik, baina Espainiako Gobernuak dio ez dela bere eskumena eta Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren esku uzten du balea handik kentzeko ardura.

Hori horrela, Udalak ez daki zer egin, izan ere, balea haitz artean geratu zen harrapatuta eta aukera bakarra itsasotik helduta kentzea da, baina horrek azpiegitura handia eskatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea