Gizartea -

'Urteko irakurketa' ekitaldia

Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahierara" arautzen hasia dela botere judiziala

Halaber, azpimarratu du euskalgintzak "berriz ere plazak betetzeari ekin" diola, eta jakinarazi hezkuntza, administrazioa eta eremu sozioekonomikoa izango dituela "lehentasunezko jardun eremu".

Kontseiluaren protesta Bilbon. Artxiboko argazkia
Kontseiluaren protesta Bilbon. Artxiboko argazkia
Kontseiluaren protesta Bilbon. Artxiboko argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalgintzaren Kontseiluak salatu du botere judizialak epaien bidez ezarri nahi duela hizkuntza politika berria Espainiako Estatuan, eta, are gehiago, "jurisprudentzia baliatuz", hizkuntza politika "nahierara" arautzen hasia dela.

Halaber, azpimarratu du euskalgintzak "berriz ere plazak betetzeari ekin" diola, eta jakinarazi hezkuntza, administrazioa eta eremu sozioekonomikoa "lehentasunezko jardun eremu" izango dituela.

Askotariko eragileak bildu ditu asteazken honetan Kontseiluak Bilbon, 'Urteko irakurketa' izeneko ekitaldian, 2021ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza politiken arloan emandakoa aztertu eta 2022ko erronkak aurkezteko.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabideko zuzendaria eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietako eta UEMA, Eudel eta Udalbiltzako ordezkariak.

Ekitaldia hasteko, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak urteak hizkuntza politikaren esparruan eman duena azaldu du. Esan duenez, "kontuan hartu behar dugu gure hizkuntza komunitatea hiru administraziotan dagoela banatuta, eta hizkuntza politika hiru zutabek ardazten dutela: araugintza, plangintza eta baliabideak. Hartara, Kontseiluaren irakurketa ere horren arabera izan da".

Ildo horretan, adibide gisa jarri du berriki Gasteizko epaile batek hizkuntza eskakizuna kentzeko euskararen zailtasuna aitzakia gisa erabili izana. "Horren aurrean modu bateratuan eta batasunean jardun beharra" aldarrikatu du galderen tartean Kontseiluko lehendakari Joanmari Larrartek.

Kontseiluak hiru gai azpimarratu ditu 2021eko gertakariei dagokienez: administrazioko langileen hizkuntza gaitasuna jomugan egon izana, hezkuntzan zabaldutako aukerak eta ikus-entzunezkoen eremuan egindako lanketak.

Botere judizialaren esku hartzeak ere hizpide izan dituzte urteko irakurketan: "Kontseiluak berretsi nahi izan du botere judizialak epaien bidez ezarri nahi duela hizkuntza politika berria Estatuan; are gehiago, botere judiziala hizkuntza politika nahierara arautzen hasia dela jurisprudentzia baliatuz", esan du.

Bingen Zupiria: ''Laudioko Udalari dagokio egindakoa aztertzea eta hartu beharreko erabakiak hartzea''

Bingen Zupiria: ''Laudioko Udalari dagokio egindakoa aztertzea eta hartu beharreko erabakiak hartzea''
Bingen Zupiria: ''Laudioko Udalari dagokio egindakoa aztertzea eta hartu beharreko erabakiak hartzea''
Bingen Zupiria: ''Laudioko Udalari dagokio egindakoa aztertzea eta hartu beharreko erabakiak hartzea''

1:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Istiluak Bilbon gaur Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskararen normalizazioa Aiaraldea Funtzionarioak albisteak Laudio