Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berriak 900etik behera jaitsi dira Nafarroan

Iruñean, Arrotxapea auzoko 41 positiboak eta II. Zabalguneko 37 positiboak nabarmentzen dira, eta gainerakoan, Tuterako 44 kasuak eta Sarrigurengo 33ak.

Covid-19aren aurkako txertoa. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Covid-19aren aurkako txertoa
Covid-19aren aurkako txertoa. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan azken orduetan atzemandako covid-19 kasu berriek behera egin dute, eta 900etik behera geratu dira.

Atzo, asteazkena, 885 kutsatu atzeman zituzten erkidegoan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, eta 1.124 zenbatu zituzten asteartean.

Iruñean, Arrotxapea auzoko 41 positiboak eta II. Zabalguneko 37 positiboak nabarmentzen dira, eta gainerakoan, Tuterako 44 kasuak eta Sarrigurengo 33ak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea