Gizartea -

KORONABIRUSA

Behera egin du positiboen kopuruak Nafarroan, eta 800en bueltan kokatu

Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak koronabirus kasuei dagokienez.

Nafarroako bi osasun langile. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako bi osasun langile
Nafarroako bi osasun langile. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, osteguna, 802 positibo zenbatu zituzten Nafarroan, Foru Gobernuak ostiral honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera. Duela astebete baino 580 kutsatze gutxiago dira (1.382) eta duela 14 egun baino 1.197 gutxiago (1.999).

Bezperan, asteazkenean, 927 kasu atzeman zituzten. Halaber, 13 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten; horietako bi, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU).

Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, guztira, 223 gaixo daude ospitaleratuta; horietako 28, ZIUetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVID olatu berria Osasunbidea