Gizartea -

nafarroa

Zangozan ostiraletik desagertutako 72 urteko gizon baten bila ari dira

Larrialdi zerbitzuek; suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila tartean, gizona bilatzeari ekin diote.

Aragoi ibaia, Zangozan. Artxiboko argazkia: Aitor Garcia San Millan
Aragoi ibaia, Zangozan. Artxiboko argazkia: Aitor Garcia San Millan
Aragoi ibaia, Zangozan. Artxiboko argazkia: Aitor Garcia San Millan

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila Zangozako (Nafarroa) 72 urteko bizilagun baten bila ari dira. Ostiralean desagertu zen gizona.

Bilaketa, Salbamendu eta Ingurumenaren Babeserako Nafarroako Elkarteak Twitter bidez jakinarazi duenez, Andres Martin du izena eta, azkenekoz ikusi zutenean, galtza bakeroak eta jaka iluna zeramatzan soinean. Elkarteak desagerpena sareetan hedatzeko eskatu du, eta Guardia Zibilarekin edo 112 zenbakiarekin harremanetan jartzeko deia egin du, informaziorik izatekotan.

Desagertutako gizona ostiral eguerdian atera zen etxetik mandatu bat egiteko, eta ez zen itzuli. Familia haren bila hasi zen eta desagerpena helarazi zion Guardia Zibilari. Arratsaldeko 19:20ak aldera, SOS Navarra jakinaren gainean ipini zuten.

Larrialdi zerbitzuek gizona bilatzeari ekin diote; tartean dira Zangozako parkeko suhiltzaileak, Suhiltzaileen Erreskate Talde Teknikoa, Erreskate Talde akuatikoa, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta salbamendu txakurrak.

Desagertutakoaren berri izan zuten azken aldian Cantolagua kanpinaren inguruan zegoen, ustez desorientatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Nafarroako Foruzaingoa Suhiltzaileak albisteak