Gizartea -

SUTEA

40 bizilagun etxetik atera dituzte Basaurin, inguruko pabilioi batean piztutako sutearen ondorioz

Hutsik dagoen pabilioi batean piztu da sutea, Larrazabal kalean, goizeko 06:00ak inguruan. Sutea itzalita, suhiltzaile talde bat gelditu da bertan, ingurua freskatzeko.

Juan Ignacio Perez Radio Euskadiko kolaboratzaileak bidalitako irudia.
Juan Ignacio Perez Radio Euskadiko kolaboratzaileak bidalitako irudia.
20 pertsona etxetik irtenarazi dituzte Basaurin gertuko pabilioi batean izandako sutearen ondorioz

0:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 bizilagun euren etxeetatik atera dituzte gaur goizean Basaurin, inguruko pabilioi batean piztu den sutearen ondorioz. Sutea itzalita, etxera itzuli ahal izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 06:00ak inguruan piztu da sua, erabiltzen ez zen pabilioi batean, Larrazabal kalean, eta inguruko Ecoplast enpresako beste bi pabilioietara zabaldu da gero.

Oraingoz, kalteak materialak dira eta ez dute inor artatu behar izan kea arnasteagatik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.

Sutea kontrolpean izanik, suhiltzaile talde bat gelditu da orain inguru horretan, freskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Euskal herriak Bizkaiko albisteak Suteak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa