Gizartea -

Mende herrian

Haur bat tiroz hil dute Frantzian eta bi adingabe atxilotu dituzte

Frantzian, Poliziak bi adingabe atxilotu ditu bederatzi urteko haur baten hilketarekin lotuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak bi adingabe atxilotu ditu bederatzi urteko haur baten hilketarekin lotuta Frantziako Mende herrian, Fiskaltzak esan duenez.

18.30tan gertatu da hilketa, ustez 22 LR pistola automatiko baten tiro batengatik.

Poliziak 13 urteko mutil bat atxilotu du nahi gabeko hilketa egotzita, eta adina zehaztu ez duten beste adingabeko bat, ustez hilketaren tokian aldaketak egiteagatik. Hala ere ez da istripu bat izatea baztertzen.

Four Moulon auzoko lau solairuko babes sozialeko eraikin baten aurrean gertatu da tiroketa. Suhiltzaileak bertaratu direnean ezin izan dute ezer egin mutikoaren bizitza salbatzeko. Oraindik ez da hildakoaren eta atxilotutako adingabeen arteko lotura ezagutzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea