Gizartea -

Sutea

Mungiako enpresa bat hustu dute, sute batengatik

Ez da inor zauritu. Sua 05:45 inguruan hasi da, Trobika industrialdean metala lantzen duen enpresa batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako (Bizkaia) enpresa batean piztutako sute baten ondorioz, barruan zeuden zazpi langileak atera behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenaren arabera. Hala ere, ez da inor zauritu.

05:45 inguruan hasi da sutea, Trobika industrialdean metala lantzen duen enpresa batean.

Langileak eraikinetik atera ondoren, bertako suhiltzaileek amatatu dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Mungia Suteak Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak