Gizartea -

Gertaera

Leioako txirrindulari bat hil da Galeako itsasmuturretik erorita

Gertaera ikertzen ari dira. Txirrindularia, 23 urteko leioarra, oinez iristen zaila den eremu batera jausi eta hil egin da, bertara joandako medikuak azaldutakoaren arabera.

Leioako txirrindulari bat hil da Galeako itsasmuturretik erorita. Irudia: EFE
Leioako txirrindulari bat hil da Galeako itsasmuturretik erorita
Txirrindulari bat hil da Galea muturrean, itsaslabarretik erorita

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da goizean Getxon Galeako itsaslabarretik erorita. Herrizaingo Sailaren arabera, hilotza dagoeneko erreskatatu dute eta hildakoa 23 urteko Leioako bizizlaguna da.

Gertaera 09:00ak aldeta izan da Galeako itsaslabarrean, Getxon. Oraindik argitzako dauden arrazoiengatik, txirrindularia oinez iristeko zaila den leku batera erori eta hil egin da, bertara joandako medikuak azaldutakoaren arabera.

Ertzaintzaren helikoptero bat, Talde Mugikorreko agenteak eta suhiltzaileak gertaeraren lekura joan dira hilotza erreskatatzeko.

Istripuaren tokia pasealeku ospetsu batean dago, eta txirrindulari ugarik erabiltzen dute. Batzuk itsaslabarraren ertzetik bertatik doan babesik gabeko bidetik ibiltzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea