Gizartea -

KORONABIRUSA

Kirol-estadioen edukiera % 75etik 85era handitu da

Esparru itxietan, berriz, edukiera % 50etik 75era handituko da. Neurria ostegunean sartuko da indarrean, baita kanpoaldean maskarak erabiltzeko derrigortasuna kentzea ere.

Kirol-estadioen edukiera 75etik % 85era handitu da
Kirol-estadioen edukiera 75etik % 85era handitu da
Kirol-estadioen edukiera 75etik % 85era handitu da

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek kirol-ekitaldien edukiera % 75etik % 85era handitzea adostu dute kanpoko eremuetan, eta % 50etik % 75era, itxiak badira.

Omikron kasuen gorakadaren aurrean, pasaden urtarrilaren 26an % 75eko eta % 50eko edukiera-mugak mantentzea erabaki zuten Ministerioak eta erkidegoek, baita babes-neurriekin jarraitzea ere, hala nola maskara erabiltzea edo edatea, jatea edo erretzea debekatzea.

Orain, Lurralde arteko Osasun Batzordeak araua berrikusi eta kirol-instalazioen pertsona kopuruaren muga zabaltzea erabaki du, Futbol Liga eta saskibaloiko ACB barne. Hala, Hego Euskal Herriko futbol estadioen edukiera % 10 handituko da ostegunetik aurrera.

Bestalde, eta Carolina Darias Osasun ministroak ostiralean iragarri bezala, maskararen nahieztako erabilera aire librean bertan behera uztea erabaki dute batzordean. Ekitaldi jendetsuetan, kirol ekitaldiak barne, metro terdiko distantzarik ez dagoenean soilik izango da derrigorrezko maskara jarrita izatea kanpoaldean. Gomendioa, berriz, hiriguneetako toki jendetsuetan erabiltzea.

Neurriok bihar onartuko ditu Ministroen Kontseiluak, datorren ostegunean indarrean sartu ahal izateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusaren olatua gaur Maskarak koronabirusa