Gizartea -

Valladolid

Esther Lopezen gorpuan indarkeria arrastoak antzeman dituzte, lehen analisien arabera

35 urteko emakumea larunbatean topatu zuten hilda Traspinedon (Valladolid). Urtarrilaren 12an desagertu zen. Oraingoz, ez dute inor atxilotu hilketa horrekin lotuta.

Esther Lopezen gorpua topatu zuten ingurua. Argazkia: EFE
Esther Lopezen gorpua topatu zuten ingurua. Argazkia: EFE
Esther Lopezen gorpua topatu zuten ingurua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esther Lopezen gorpua joan den larunbatean topatu zuten eta, autopsiaren lehen analisien arabera, indarkeria zantzuak ditu.

35 urteko emakumea urtarrilaren 12ean desagertu zen eta harrezkero haren bila ibili dira Traspinedon (Valladolid).

Hilotza paseoan zebilen gizon batek aurkitu zuen larunbat goizean, udalerriaren kanpoaldeko finka batean, N-122 errepidearen ondoan. Ikertzaileek uste dute gorpua egun horretan bertan utzi zutela han, eta ez desagerpenaren egunean; izan ere, bilaketa-lanak inguru horretatik abiatu dira azken asteetan.  

Guardia Zibilak gertakaria ikertzen jarraitzen du, baina oraingoz ez dute inor atxilotu krimenarekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur