Gizartea -

Koronabirusa

Sei pertsona hil dira covid-19ak jota Arabako adinekoen egoitzetan eta zazpi Gipuzkoakoetan

Araban behera egin du kutsatuta dauden adinekoen kopuruak; 147 daude guztira. Gipuzkoan, aldiz, gora egin du; 399 dituzte bertan.

Sei pertsona hil dira covid-19ak jota Arabako adinekoen egoitzetan eta zazpi Gipuzkoakoetan. EFE
Sei pertsona hil dira covid-19ak jota Arabako adinekoen egoitzetan eta zazpi Gipuzkoakoetan. EFE
Sei pertsona hil dira covid-19ak jota Arabako adinekoen egoitzetan eta zazpi Gipuzkoakoetan. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako adinekoen egoitzetan, sei pertsona hil dira covid-19ak jota azken astean, aurrekoan baino bost gehiago. Kasu positiboek, ordea, behera egin dute. Hain zuzen ere, 174 adineko daude kutsatuta, iragan asteartean baino 21 gutxiago.

Ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek eman ditu datuok gaur, pandemia egoitzetan izaten ari den eragina aztertu ostean. Horren hitzetan, azken asteotan euskal gizartean irudikatu den agertoki berbera dute adinekoen zentroek ere.

Hartara, kasuek behera egin dutela esan du, baina azken egunotan agerraldi honek izandako "tsunamia" hildakoetan islatu dela gaineratu du.

Dena den, Araban izan diren zazpi hildako horietatik bi ez dira covid-19agatik hil, hau da, kasu horietan birusa ez da heriotzaren arrazoi nagusia izan.

147 positiboak 19 zentrotan daude banatuta, orain dela astebete bezala, eta gehienak (111) erresidentzia pribatuetan daude. Publikoetan, berriz, 36 positibo soilik zenbatu dituzte.

Gaixo dauden pertsona horietatik bi ospitaleratu egin behar izan dituzte. Gainerakoek ez dute sintomarik edo sintoma oso arinak dituzte. Azken aste honetan, gainera, 157 egoiliar sendatu dira, eta behera egin du bajan dauden langileen kopurua, 66 baitaude bajan positibo eman edo kontaktu estu direlako (aurreko astean baino 37 gutxiago).

Gipuzkoan, bestalde, zazpi adineko hil dira azken astean. Azaroaren 29az geroztik (pandemiaren seigarren olatua hasi zenetik), beraz, 33 dira lurralde horretan covid-19ak jota hil diren egoiliarrak.

Foru Aldundiko eledun Eider Mendozaren hitzetan, 399 kasu positibo daude, 31 erresidentziatan banatuta.

Azken aste honetan, 307 kasu berri atzeman dituzte, eta 289 pertsonak gainditu dute gaitza.

Kutsatuta dauden 399 egoiliar horietatik 71 Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentroetan daude.

Beharginei dagokienez, Mendozak azaldu du 191 positibo daudela (iragan astean baino 63 gutxiago), 47 zentrotan banatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Adinekoak gaurko berriak