Gizartea -

Goizaldean

Bi lagun hil eta beste hiru zauritu dira Gasteizen, N-1 errepidean

Istripua izan duen ibilgailuan bost lagun portugaldar zeuden, eta oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, errepidetik atera da. Hiru zaurituak larri baina egonkor daude, ospitalearen arabera.

Bi hildako eta hiru zauritu N-1ean izandako istripuan

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua goizaldean gertatu da, 01.40etan, N-1 errepidean, Gasteiz parean, Madril norabidean.

Peugeot 406 ibilgailu bat errepideko ezker aldetik atera da eta talkaren ondorioz, bost bidaiarietako bi hil egin dira. Beste hiru bidaiariak zauritu egin dira. Bostak portugaldarrak dira, Ertzaintzak esan duenez.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute. Suhiltzaileak bertan egon dira eta harrapatuta gelditu diren lagunak atera ondoren, 03.20an berriz ireki dute N-1 errepidea.

Ertzaintza gertatutako ikertzen ari da.

Larri baina egonkor

Txagorritxu eta Santiago ospitaleetako iturrien arabera, 41, 42 eta 44 urteko zaurituek traumatismo ugari dauzkate eta larri baina egonkor daude.

Momentuz, ez daude hiltzeko arriskuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea