Gizartea -

Iragarpena

Euria bueltatuko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira

Fronte batek euri kontuak ekarriko dizkigu. Goizeko lehen orduak lasaiak izango dira baina orduek aurrera egin ahala zerua estalita geratuko da eta euritara joko du.

Astelehenean eguzkia bueltan izango dugu EAEn. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Astelehenean eguzkia bueltan izango dugu EAEn.
Astelehenean eguzkia bueltan izango dugu EAEn. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, fronte batek euri kontuak ekarriko dizkigu. Goizeko lehen orduak lasaiak izango dira baina orduek aurrera egin ahala zerua estalita geratuko da eta euritara joko du. Litro gehienak kantauri isurialdean egitea espero dugu baina denera iritsiko dira.

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean baina eguerdi aldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta zakar joko du giroa freskatuz. Tenperatura maximoek behera egingo dute.

Asteazkenean eguraldi nahasiak jarraipena izango du. Lurralde osoan zerua oso hodeitsu mantenduko da eta zaparradak botako ditu, sarriago eta indar handiagoz iparraldeko eskualdeetan. Egunaren amaieran haizea hegoaldera aldatu eta atertuz joango da. Egunaren lehenengo partean haizeak mendebaldetik joko du eta kostaldean oso zakar ibiliko da. Tenperatura gradu pare bat jaitsiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea