Gizartea -
KORONABIRUSA
Hiru pertsona hil ziren atzo Nafarroan, covid-19aren ondorioz
Positibo kopuruak, berriz, beheranzko joerari eusten dio. 432 covid kasu berri zenbatu ziren atzo, bezperan baino 113 gutxiago.
EITB MEDIA
Hiru pertsona hil ziren atzo Nafarroan, covid-19aren ondorioz, eta 432 kutsatze berri zenbatu zituzten, azaroaren 30etik izandako kopururik txikiena da.
Orotara, koronabirusa atzemateko 1.921 proba egin ziren, eta positibotasuna % 22,5ekoa izan zen.
Foru Gobernuak zabaldutako datuen arabera, 167 daude covid-19agatik erietxean ingresatuta, eta horietatik 21 ZIUetan.
Asteazkenean, 545 positibo hauteman zituzten eta pertsona bat hil zen covid-19aren ondorioz Nafarroan.
Datuak osasun eremuaren arabera bereizita, Iruñeko II. Zabalgunea da auzorik zigortuena, 17 positibo atzeman baitituzte bertan azken 24 orduotan; Sarrigurenen eta Barañainen 16na kasu zenbatu dituzte, eta Arrotxapean eta Arangurenen 13na kutsatze izan dira.