Gizartea -
Biktimaren iloba
Bi lagun atxilotu dituzte Lasarteko erailketarekin lotuta
24 urteko gazte bat atxilotu dute, biktimaren iloba, zuzeneko hiltzaile gisa eta 50 urteko beste gizon bat; baserriko maizterra.
Erredakzioa
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu azken orduetan Lasarteko erailketarekin lotuta. Atzo, hilak 7, Lasarte-Oriako baserri batean 47 urteko gizonezko bat hilik aurkitu zuten buruan tiro bat zuela.
Ondorioz, Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu du zuzeneko hiltzaile gisa eta 50 urteko beste gizon bat, baserriko maizterra, ustez erailketarekin lotura duelakoan.
24 urteko gaztea Usurbilen atxilotu dute, 10:00etan. Biktimaren iloba omen da eta zuzeneko hiltzaile gisa atxilotu dute, eta 47 urteko gizonezkoa hiltzeko eskopeta bat erabiltzea egozten diote.
Bestetik, 50 urteko gizonezkoa Hernaniko polizia-etxean atxilotu dute. Hilik agertu zen gizonezkoaren baserri berean bizi da eta erailketarekin lotura duelakoan atxilotu dute.
Bi atxilotuek ez dute aurrekaririk eta ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du hilketaren nondik norakoak argitzeko.