Gizartea -

Apirilaren 8an

Ijitoen nazioarteko eguna

Data honekin, Londresen, 1971ko apirilaren 8an egin zuten mundu osoko batzarra gogoratu nahi dute, orduan sortu baitzen ijitoen bandera eta ereserkia.

Ijitoen nazioarteko eguna. EITB
Ijitoen nazioarteko eguna. EITB
Elkarteen fenomenoa hedatuz doa ijitoen komunitatean

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizartean erabateko integrazioa lortzeko helburuarekin ospatzen dute nazioarteko ijitoen eguna. Aurrerapen asko egon diren arren, oraindik gauza asko egiteke daudela adierazten dute zifrek, besteak beste, hezkuntzan, izan ere, analfabetismo tasa, beste espainiarrekin alderatuta, laukoitza da.

Data honekin, Londresen, 1971ko apirilaren 8an egin zuten mundu osoko batzarra gogoratu nahi dute, orduan sortu baitzen ijitoen bandera eta ereserkia.

Aurten gainera, Ijitoentzako Espainiako Inklusio Estrategia martxan jarri dute, proposamen eta politika berriekin lan egiteko helburuarekin, Espainia osoan eta baita Europar Batasunean ere, 2012 Europako Estrategia programaren bitartez.

Bestalde, Jaurlaritzak aste honetan ijitoen parte hartze sozial eta promoziorako bigarren euskal plana onartu du. 2008-2011 urte bitartean dagoeneko martxan egon da, eta beste bi urtez luzatzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea