Gizartea -

Taiwanen

Gizon batek beste bat hil du Facebooken emaztearekin hitz egiteagatik

Ustezko maitalea taberna batean zegoela jakin eta bertara joan zen senarra bi lagun eta bi barra metalikorekin. Biktimak emaztea ezagutzea ukatu zuen, baina ezin izan zuen erasoa saihestu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek beste bat hil du Taiwaneko hegoaldean Facebooken emazteari mezu pertsonalak bidaltzen zizkiola ikusi eta harremanak zituztela susmatuta.

Biktima, Chuang Shi-chang, 40 urtekoa, buruan izandako odoljarioaren ondorioz hil zen. Hildakoak opari-denda bat zuen Hebgchunen, Pingtungen, Taiwan hegoaldean.

Senarra, 34 urtekoa, ustezko maitalea zegoen tabernara joan zen bi lagun eta bi barra metalikorekin, zenbait lekukoren arabera.

Biak hizketan aritu ziren. Ondoren, senarrak biktimari eraso egin zion eta konorterik gabe utzi zuen.

Mezuak Facebooken

Facebooken partekatutako mezuetan, hildakoak "emazte" deitzen zion sarritan emakumeari. Mezu batean, emakumeak ea bazkalztera nork eramango zuen galdetzen zion bere buruari, eta hildakoak "zure etxera iristen ari naiz" erantzun zion.

Lekukoen arabera, tabernan hitz egiten egon zirenean, ustezko maitaleak emaztearekin inoiz ez zela egon esan zion senarrari, baina honek ez zion sinistu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea