Gizartea -
alerta meteorologikoa
Abisu horia Euskadin, olatuengatik eta elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aurreikusi duenez, 4 metrorainoko olatuak espero dira, eta elurra barnealdean, 800-900 metroan.
Agentziak | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak aktibatu ditu, nabigaziorako arriskuagatik (4 metroko olatuak espero dira) eta elurragatik barnealdean (elur-kota 800-900 metroan kokatuko da).
Abisu horia atzo arratsaldean (15:00) sartu zen indarrean, kostaldeko kalteengatik. Olatuak 3,5 eta 4 metro artean ibiliko dira, eta ipar-mendebaldeko haizeak 6ko indarrarekin joko du, baina eguneko azken orduetan urritu egingo da.
Halaber, 18:00etan, beste abisu hori bat aktibatu zuten, elurragatik. Elur-kota 1.000 metrotik jaitsiko da, eta azken orduetan 800-900 metroan ibil liteke.
1.000 metrotik gorako eremuetan, elurrak 2 eta 10 zentimetro arteko lodiera harrapatzea espero da, Segurtasun Sailak igandean jakitera eman duenez.
Astearte honetan, normaltasuna itzuliko da apurka-apurka. Kostaldeko kalteengatik ezarritako alerta murriztuz joango da, eta goizaldeko seiak aldera desaktibatuko dute.
Elurrari dagokiona, berriz, 09:00etan bukatuko da. Goizaldean zehar, 800-900 metroan egongo da kota, baina goizean zehar 1.000 metrotik gora igoko da berriro.