Gizartea -

Lasarte-Oriako hilketa

Lasarte-Oriako hilketan erabilitako eskopeta Oria ibaian aurkitu dute

Jose Antonio Telleriaren ilobak atxilotua jarraitzen du, ustez biktima tirokatzea egotzita.

Lasarteko hilketa. Argazkia: EITB.
Lasarteko hilketa. Argazkia: EITB.
Lasarteko hilketan ustez erabilitako eskopeta aurkitu dute

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Lasarte-Oriako Pepen baserrian gertatutako hilketan erabilitako eskopeta aurkitu zuen atzo Oria ibaian.

Biktimaren ilobak ibaira bota zuen eskopeta, ustez Jose Antonio Telleria hil ostean.

Lasarte-Oriako baserrian lan egiten zuen 50 urteko gizona aske gelditu da. Jose Antonio Telleriaren gorpua aurkitu zuen joan den larunbatean, eta Herrizaingo sailak esan duenez, "ez du heriotzarekin loturarik".

Beste atxilotua, ordea, 24 urteko gaztea, polizia-etxean dago oraindik, epaileraren aurretik noiz pasako zain; izan ere, atxilotu eta 72 orduko epea dago horretarako.

Jose Antonio Telleria Pepenea baserrian bizi zen, bertan lan egiten zuen 50 urteko beste gizon batekin. Azken horrek topatu zuen gorpua ohe gainean eta abisua eman zuen. Ondoren, deklaratu ostean, atxilotu egin zuten Hernaniko komisaldegian "erailketarekin zerikusia zuelakoan".

Hala ere, Herrizaingo sailak aske utzea erabaki zuen atzo, "loturarik" ez zuela iritzita. Hildakoak, Jose Antonio Telleria Katarainek, 47 urte zituen. Tiro bat jaso zuen buruan, ustez, ilobak eskopeta batekin tirokatuta.

Hileta

Biktimari Lasarteko San Pedro Apostol elizan emango diote azken agurra, astelehen honetan, 18:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea