Gizartea -

KORONABIRUSA

Beheranzko joerari eusten diote Nafarroan, 209 kasu berrirekin

Auzoz auzo, Iruñeko Bigarren Zabalgunea da kaltetuena, 16 kasu berri izan baitira azken 24 orduetan.

Covid-19a atzemateko baheketa Lodosan. Artxiboko irudia
Covid-19a atzemateko baheketa Lodosan. Artxiboko irudia
Covid-19a atzemateko baheketa Lodosan. Artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beheranzko joerarekin jarraitzen dute Nafarroan, azken orduetan 209 positibo berri atzeman baitira, bezperan baino 8 gutxiago, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Auzoei erreparatuz gero, Iruñeko Bigarren Zabalgunea da eremu kaltetuena; izan ere, 16 kasu berri izan dira azken egunean. San Juanen 13 positibo atzeman dituzte, eta Sarrigurenen beste 10.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Lizarra Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa