Gizartea -

KORONABIRUSA

Pertsona bat hil da eta 414 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan

Ospitaleetako presioak behera egin du, baina oraindik 141 pertsona daude erietxeratuta, horietako 20 ZIUetan.

Nafarroako Ospitalea. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Nafarroako Ospitalea. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Nafarroako Ospitalea. ETBren bideo batetik hartutako irudia

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

414 kutsatze berri atzeman ditu Nafarroak, birusaren eraginez beste pertsona bat hil den egunean. Hala, pandemia hasi zenetik, 1.417 pertsona hil dira Foru Erkidegoan covid-19ak jota.

Astelehenean 2.109 proba diagnostiko egin dituzte, eta horietatik % 19,6 positiboak izan dira. Duela astebete zenbatutako kutsatzeen erdia dira azken horiek, eta duela 14 egun zenbatutako 1.000 pasatxotik urrun daude.

Ospitaleetan apur bat samurtu da egoera (zazpi pertsona gutxiago daude erietxeratuta), baina beste bederatzi pertsona artatu behar izan dituzte. Guztira, 141 eri daude Osasunbideko ospitaleetan, horietatik 20 zainketa intentsiboetan.  

Udalerri edo osasun gunei erreparatuta, Iruñeko Arrotxapea, Txantrea eta Buztintxuri auzoetan zenbatu dituzte kasu gehien (18na positibo).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Lizarra Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa