Gizartea -

Ilargi betea

Elur-ilargia 2022: zer ordutan ikusi Euskal Herrian

Bihar izango da otsaileko ilargi betea, elur-ilargia gisa ere ezagutzen dena. Goren puntura 17:56an iritsiko da fenomenoa.

Joan den urtarrileko ilargi betea. Argazkia: Alberto Zorrilla
Joan den urtarrileko ilargi betea.
Joan den urtarrileko ilargi betea. Argazkia: Alberto Zorrilla

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihar izango da urteko bigarren ilargi betea. Otsaileko ilargi beteak elur-ilargi gisa ere ezagutzen dira, hilabete honetan izaten baitira urteko elurterik handienak. Fenomenoa 17:56an iritsiko da goren puntura, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera.

Zorte apur batekin, ilargi betea ikusi ahal izango da bihar. Euskalmetek iragarri duenez, hodei ugari izango da, batez ere iparralde aldean. Arratsalde aldera garbitzera egingo du hegoaldean. Egunaren amaieran, iparraldean ere berdin; ilargi betea ikusteko ostarteak egongo dira seguruenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Gertaera astronomikoak gaur