Gizartea -
Suhiltzaileen 2011ko balantzea
Bilboko suteen % 47,7 edukiontziak erretzearen ondorioz gertatzen dira
Bilboko lokalen % 76,5ek segurtasun araudiarekin bat egin zuten lehen ikuskapenean 2011. urteko balantzearen arabera.
Erredakzioa
Bilboko suhiltzaileek 828 sute izan zituzten 2011 urtean. Datu hauek azken lau urteetako "beheranzko progresioa" adierazten dute. Suteen % 47 edukiontziak erretzeagatik izan ziren; arlo honetan suhiltzaileen jarduera nagusia, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren balantzearen arabera.
Bestalde, jatetxeetan, tabernetan edo diskoteketan egindako ikuskapenen % 76,5ak segurtasun araudiarekin bat egin dute. Aurreko urtean, ordea, % 64 izan ziren.
Suteei dagokienez, % 30,03 etxebizitza edo eraikinetan gertatutakoak dira, eta % 47,7 edukiontziak erretzeagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea