Gizartea -

ISTRIPUA

21 urteko mutil bat hil da Baztanen izandako auto-istripu batean

Gazteak gidatzen zuen ibilgailua troka batetik behera erori da eta zuhaitz bat jo du, Olabideako mendatean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko mutil bat hil da arratsalde honetan Baztanen, Olabideako mendatean, izan den istripuan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra NA-4453 errepidea gertatu da. Gazteak gidatzen zuen ibilgailua troka batetik erori da eta 150-200 metro beherago zegoen zuhaitz bat jo du. Arbola horrek saihestu du autoa ondoan zegoen ubide batera jaustea.

Suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharraren tokira, mutila suspertzen ahalegindu dira, baina, tamalez, ez dute lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Baztan