Gizartea -

KORONABIRUSA

Hildako bat eta 351 covid-19 kasu berri, Nafarroan

Birusa atzemateko 1.749 proba egin zituzten atzo. Gaur egun 130 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 17 zainketa intentsiboetako unitatean.

Osasun langile bat covid-19a hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat covid-19a hautemateko proba egiten
Osasun langile bat covid-19a hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetako joerari eutsita, 350 covid-19 kasu inguru atzeman dituzte Nafarroan gaur ere; 351, hain zuzen ere. Bestalde, pertsona bat hil da birusak jota azken 24 orduetan, eta lau lagun ospitaleratu dituzte.

1.749 proba egin ostean jaso dituzte emaitzok. Gaur-gaukoz, beraz, % 20,1ekoa da positibotasun tasa. 

Esan bezala, joerak ez du aldaketa nabarmenik izan, atzokoan 335 kutsatze zenbatu baitzituzten, 1.717 test eginda. Positibotasun tasa % 19,5ekoa zen atzo.

Orotara, 130 gaixo daude erietxean; horietatik 17 zainketa intentsiboetako unitatean.

Txertaketari dagokionez, 1.555 dosi jarri zituzten asteazkenean. Txertoa heldu zenetik, bada, 1.379.166 dosi eman dituzte, eta dagoeneko 551.565 dira pauta osoa duten pertsonak.

Ebakuntza kirurgikoak normaltasunera itzultzen ari dira

Ospitaleetako egoerak hobera eginda, pixkanaka ebakuntzak eta kontsultak berreskuratzen ari da Nafarroa.

Izan ere, ospitaleetan geroz eta toki gutxiago dute gordeta covid-19a duten gaixoentzat, Gobernuak ohar batean esan duenez.

Abenduaren 13tik otsailaren 11ra, 1.478 ebakuntza zeuden aurreikusita, baina horietatik 215 atzeratu egin behar izan dituzte, alegia, % 14,5. Hala eta guztiz ere, ebakuntza onkologikoak eta premiazkoak lehenetsi dira uneoro, eta apurka-apurka gainerako ebakuntzak ari dira errekuperatzen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaixotasunak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusaren olatua gaur