Gizartea -

Osasun larrialdiaren amaiera

Bilboko metroak gaueko zerbitzua berreskuratuko du asteburuan

Ostiraletan 02:00ak arte eskainiko da zerbitzua, eta larunbat eta jai bezperetan, gau osoan. Egunez indarrean dago ordutegi berria, eta ELAk salatu duenez

Bi erabiltzaile Bilboko metroaren nasan. Argazkia: EITB Media
Bi erabiltzaile Bilboko metroaren nasan.
Bi erabiltzaile Bilboko metroaren nasan. Argazkia: EITB Media

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun-larrialdi egoera bertan behera geratu ondoren, amaitu dira ordutegi aldetik garraio publikoan zeuden ordutegi murriztuak. Hori dela eta, asteburu honetatik aurrera gaueko zerbitzua berreskuratuko du Bilboko metroak.

Metroaren 1. eta 2. lineatan, ostiraletan, 02:00ak arte ibiliko dira trenak, eta larunbat eta jai bezperetan, gau osoan.

Bien bitartean, indarrean jarraitzen du hilaren hasieratik ezarritako ordutegi berriak. ELA sindikatuak salatu duenez, zerbitzua % 20 murriztu dute. Metroaren zuzendaritzak onartu du zerbitzua aldi baterako murriztu izana, bidaiari gutxiago daudelako eta euren langileen artean bajak ugaritu direlako.

Bilboko metroaren zerbitzua % 20 murriztu dela salatu du ELAk
Bilboko metroaren zerbitzua % 20 murriztu dela salatu du ELAk
Bilboko metroaren zerbitzua % 20 murriztu dela salatu du ELAk

2:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Getxo Barakaldo ELA Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Garraio publikoa Koronabirusa