Gizartea -

Bilera, Madrilen

Hiru ministro 'haur lapurtuen' elkarteekin bilduko dira

Jorge Fernandez, Alberto Ruiz-Gallardon eta Ana Mato, zein Eduardo Torres-Dulce "haur lapurtuen" hainbat elkarteetako ordezkariekin bilduko dira ostegun honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Barne ministroa, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa eta Ana Mato Osasun ministroa, eta Eduardo Torres-Dulce Estatuko Fiskal nagusia "haur lapurtuen" hainbat elkarteetako ordezkariekin bilduko dira ostegun honetan.

Bilera Parcent Jauregian izango da, Justizia Ministerioaren egoitzan. Gobernuak auzi honengatik egiten duen bigarren bilera da; aurretik, joan den otsailaren 10ean, Fernando Roman Estatuko Justizia idazkariak lehen bilera bat izan zuen elkarteekin, harremanetan hasteko.

Maria Gomez Valbuena sor Maria moja inputatua izan ostean egingo dute bilera.

Ume lapurtuen elkarteetako batek jakinarazi duenez, ministroek orain arteko ekintzen berri emango diete, eta aurrerantzean egin daitekeenari buruz hitz egingo dute.

Bestalde, kaltetuen elkarteek beren aldarrikapenak azalduko dizkiete; besteak beste, salaketak ikerketa judizialetik baztertzea, artxibatuak izatea saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea