Gizartea -

delituak

Hamahiru pertsona atxilotu dituzte gau bakarrean Donostian, lapurreta desberdinengatik

Zenbait pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan dendetan lapurtzeagatik, telefono mugikorrak osteagatik eta etxebizitza batean indarrezko lapurreta egiteagatik.

Ertzaintzaren patruila-auto bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren patruila-auto bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren patruila-auto bat. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ostiral goizaldean, Donostian hainbat lapurreta egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Udaltzaingoak egindako atxiloketei dagokienez, bi pertsona atxilotu dituzte Alde Zaharreko dendetan lapurtzeagatik, beste pertsona bat etxebizitza batean indarrez lapurtzeagatik, eta sei pertsona telefono mugikorrak osteagatik.

Ertzaintzak, bestalde, beste lau pertsona atxilotu ditu, 21 eta 22 urte artekoak guztiak, dendetan lapurtzeagatik.

Lehen atxiloketak goizaldeko 03:10ak aldera izan dira, hiriburuko erdigunean. Ertzaintzaren patruila batek lanetan zegoen establezimendu baten atzeko ateari ostikoka ikusi ditu bi pertsona.

Berehala atzeman dituzte ustezko lapurrak barnealdean.

Beranduago, goizeko seietan, Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu ditu, okindegi batean indarrez sartzen saiatu ostean.

Hurrengo orduetan agertuko dira 13 atxilotuak epailearen aurrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Euskal herriak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ebasketak albisteak