Gizartea -
Segurtasuna
Salaketa elektronikoa ertzain-etxe guztietara zabalduko dute aurten
Erkorekak azaldu duenez, batzuetan ertzain-etxeetan gertatzen diren "kolapsoak" arindu nahi ditu sistemak. Segurtasun sailburuak ziurtatu due sistemak aurrez-aurreko arretarik ez duela kenduko, "hobetu" baizik.
Agentziak | EiTB Media
Segurtasun Sailak salaketa elektroniko sistema ertzain-etxe guztietan ezartzeko asmoa du aurten.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, batzuetan ertzain-etxeetan gertatzen diren "kolapsoak" arindu nahi ditu sistemak. Segurtasun sailburuak ziurtatu sistemak aurrez-aurreko arretarik ez duela kenduko, "hobetu" baizik.
Jon Andoni Atutxa EAJko legebiltzarkideak egindako galderari erantzun dio Erkorekak. Arreta gertuago bat lortzeko Ertzaintza ezartzen ari den neurrien inguruan galdetu dio ordezkari jeltzaleak. Salaketa elektronikoko proiektu pilotua iaz Gasteizen martxan jarri zutela gogorarazi du sailburuak, eta emaitza positiboa izaten ari da.
Trebakuntza berezia jasotako 47 ertzain parte hartzen ari dira egitasmoan. Ikerketa arloan espezializaturik dauden ertzainek artatu behar ez dituzten salaketei zerbitzu ematen diete.