Gizartea -

osakidetza

Manifestazioa egin dute Irunen Bidasoa Ospitaleko kirofanoen behin behineko itxiera salatzeko

Osakidetzak Bidasoa Ospitalearen kirurgia atala berritzeko proiektuaren ondorioz, gutxienez 18 hilabetez egongo dira itxita kirofanoak.

Manifestazioa, Irunen. Argazkia: Efe
Manifestazioa, Irunen. Argazkia: Efe
Manifestazioa, Irunen. Argazkia: Efe

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona atera dira kalera gaur Irunen (Gipuzkoa) Osasun Bidasoa plataformak deituta Bidasoa Ospitaleko kirurgia sailaren erreforma proiektua gelditzea eskatzeko.

Izan ere, proiektu horrek aurreikusten dituen lanek 18 hilabeteko iraupena izango dute, eta kirurgia zerbitzua etenda egongo da tarte horretan.

18:00etan Donibane plazatik abiatu den manifestazioan parte hartu du, besteak beste, Jose Antonio Santano (PSE-EE) Irungo alkateak.

Irungo Udalak, alderdi guztiek babesarekin, EAJrena izan ezik, atxikimendua adierazi zien manifestazioari eta Osasun Bidasoak proiektua gelditzeko egindako eskaerari. "Elkarrizketa foro bat" martxan jartzeko eskatzen dute protestariek.

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren ordezkariak eta Arantza Gonzalez Elkarrekin Gipuzkoa-IUko batzarkideek ere parte hartu dute Osasun Bidasoak antolatutako ekitaldian.

Osasun zentroko profesionalek eta bestelako eragile sozial batzuek osatzen dute Osasun Bidasoa, eta elkarrizketa mahai bat osatzea eskatzen dute 100.000 herritar artatzen dituen Bidasoa Ospitalearen etorkizuna lantzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Gipuzkoa Eguneko albisteak Irun Albisteak Osasun albisteak Manifestazioak